ARTEA

“Research by walking” erakusketa paratu dute Rekalde aretoan

Azaroaren 9a bitarte Bilboko Rekalde aretoan ikus daitekeen Research by walking erakusketa Alba Colomoren kuradore-egitasmoa da, Rotterdameko Het Wilde Weten zentroan (HWW) emandako egoitzan sortua, 2012an Rekalde Aretoak emandako bekari esker.

Bertan, komisarioak bere ikerlanean erabilitako materiala ikus daiteke, Iratxe Jaio & Klaas van Gorkum eta Kim Bouvy artistekin eta Left Hand Rotation taldearekin batera egin duen lanean erabilitakoa, hain zuzen ere.

Proiektua artistek eraldaketa sozialean betetzen duten funtzioan ardazten da, hain zuzen ere, Rotterdam hiriko hego aldeko gune baten eraldaketan, non sormen profesional asko bizi diren.

Hala, egitasmoaren bidez, artista horiek tokiko instituzioek abiaturiko politika urbanoekin nolako harremana duten aztertu nahi da. Antza, gune horretan bizi eta lan egiten duen artista kopuru handia, tokiko agintariek ezarritako estrategia da, gunearen inguru sozioekonomikoa berritzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button