BESTELAKOAK

Rekalde-Ortzadar komiki lehiaketaren bosgarren edizio

V. Rekalde-Ortzadar komiki lehiaketa abian duzue, euskarazko lanak prest badituzue. Urriaren 8tik 18ra arte entregatu behar dira obrak.

Nahi duten guztiek parte har dezakete lehiaketan, bakarka zein taldeka. Gaia librea da, baina protagonistak pertsonaia originalak izan behar dira, baita istorioa ere.
Lanak 4 orrialdekoak izan behar dira, inprimatuak eta zenbakituak, egokiro errotulatuak, A3 tamainakoak eta formatu bertikaldunak (kalitate onekoak). Obrak erabat bukatuak izan behar dira eta kolorean zein zuri-beltzean aurkeztu daitezke.
Titulua edo gaia erabili behar da obra aurkezteko, eta sobre batean entregatuko da, eta horren barruan beste bat sartuko da, titulu edo gai bera erabilita, egilearen datu pertsonalekin: izen-abizenak, telefono zenbakia, lanbidea, jaiotza-data, NAN zenbakia, helbidea eta helbide elektronikoa.

Lanok helbide honetan emango dira: V. Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketa, Noticias Taldea Kaputxinoen bidea, 6, 5.C Bilbao 48013.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button