ARTEA

Rekalde Aretoan “Ertibil Bizkaia” erakusketa urrira bitartean ikusgai

Aurtengoa Ertibil Bizkaia erakusketaren 38. edizioa da, eta urrira bitartean, Rekalde aretoan, 18 artistaren lanak ikusgai izango ditu. Bilbon dagoen erakusketa ibiltariak Igorre, Basauri eta Ermua ere bisitatuko ditu.

Aurtengo edizioan berriro ere argi geratu da Bizkaian arterako talentua badagoela, izan ere deialdian 113 artistaren eta espezialitate guztietako 160 lanen parte-hartzea izan da. Horien artean erakusketa osatu duten 18 lanak hautatu dira.
Hiru saridun aukeratu dira. Lehen saria Helena Goñirentzat izan da, Dos retratos de Gabe en el tren lanagatik, bigarren saria Maite Leyun-ek irabazi du, Kitty & Co lanarekin, eta hirugarren saria Daniel LLaria-rentzat izan da, Be seen be safe lanagatik. Bizi ari garen pandemia dela eta, irabazleak saritzeko eskaintzen zaien Japoniako egonaldi artistikoa 2021era atzeratuko da.

Goian aipatutakoekin batera honako artista hauek ere parte hartu dute erakusketan: Asier Aguayo, Raquel Asensi, Nora Aurrekoetxea, Guido Di Marzio, Jone Elorriaga,  Nerea Garro, Ibon Landa, Joaquin Pedro Gomez, Ibai Madariaga Sagastizabal  eta Miel Oyarzabal, Amaia Molinet, Ruben Pino, Nahia  Ruiz, Ander Sagastiberri  eta Alberto Eguiluz, eta Ane Seijas Garzon.

Diogun bezala, erakusketa Rekalde Aretoan izango da urriaren 12ra arte, gero, Igorre (Kultur Etxea) bisitatuko du urriaren 14tik azaroaren 8ra. Basaurin (Ariz Dorrea) azaroaren 10etik 29ra izango da, eta Ermuan (Lobiano Kultur Gunea) abenduaren 1etik 29ra.

Lanen gaineko jakingarri guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button