ARTEA

Reina Sofiako euskal artisten obrak, Gasteizen

Madrileko Reina Sofia Zentroko euskal artisten obren lagin bat ikusgai dago Arabako Arte Ederren Museoan; erakusketa zabalik dago irailaren 19ra arte.

Trama eta hari solteak: euskal arteko bi bildumaren arteko elkarrizketa izenburupean inauguratu da erakusketa. Hala, hainbat autoreren lanekin, 14 “elkarrizketa” paratu dira museoan, besteak beste, Darío de Regoyos, Aurelio Arteta, Francisco Iturrino, Ignacio Zuloaga, Valentín y Ramón de Zubiaurre eta Juan de Echevarría.

XIX. mende amaierako eta X. mende hasierako euskal artista esanguratsuenen lanak dira, haietariko asko arabarrak, eta erakusketaren bitartez, euskal arteari buruzko diskurtso berri bat ezarri nahi da, Juan de la Encinak 1919an La Trama del Arte Vasco lanean jasotako interpretaziotik aldenduz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button