MUSIKA

“Reggae Kilombo”, erritmo beroen festa Donostian

Larunbatean, Donostiako Dabadaba aretoa reggae, dub, dancehall, jungle eta antzeko soinu dantzagarriekin beteko da, Reggae Kilombo lelopean.

Antolatzaileek iragarri dutenez, Jamaikako eta Europako Sound System eta dancehall eszenatako soinu onenak entzungo dira Gipuzkoako hiriburuan.

Horretarako, Donostiako hiru DJ (A Rasta-k Sound, Rude Kanka Sound eta Kenke JaJah Sound) diskoak jartzen, erritmoak sortzen eta kantatzen arituko dira Krinston Sound izenpean.

Saioan askotariko estiloak bilduko dituzte: “klasikoetatik soinu digitaletara, dub eta jungle, Rub A Dub-a edo 80ko urteetako estilo digitala ahaztu gabe… erritmo beroenekin girotutako gau dantzagarria”.

Informazio gehiago: rudekanka.wordpress.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button