BESTELAKOAK

Poesia eta flamenkoa uztartuko dituzte Flamenko Zikloan

Luis Eduardo Autek eta Marina Herediak Bilboko BBK Aretoaren Flamenko Zikloa irekiko dute maiatzaren 2an La música de los espejos ikuskizuna dela medio. Zikloaren baitan beste lau ikuskizun ikusi ahalko dira ekainaren 27ra bitarte.

Aute eta Herediaren ikuskizunean poesia eta flamenkoa uztartuko dira. Hala, lehenengoaren bertsoak Granadako abeslariaren kantuak islatuko dira.

Maiatzaren 16an, halaber, Manuel Liñán eta Daniel Doña hizlari gisa arituko dira ??REW ikuskizunean. Biak ala biak ikuskizunaren zuzendariak eta koreografoak dira. Agertokian, 15 dantzari, gitarra jotzaileak eta kantariak izango dira flamenkoaren eta Espainiako dantzaren arteko harremanaren atzera begirakoa egiteko.

Maiatzaren 30ean, Manuel Agujetas kantariak eta Jose Maria Castaño ekoizleak V.O.R.S. Jerez Al Cante lana aurkeztuko dute.

Ekainaren 13an, flamenkoaren pertsonaia historiko baten inguruan arituko dira. Hala, Almerian bizi den Lyon hiriko Norberto Torres gitarra jotzaileak Agustin Castellon Sabicas gitarra jotzailearen lana eta ibilbidea jorratuko ditu. Gero, Javier Conde gitarra jotzaile gazteak Sabicas-en lana ardatz hartuko duen emanaldia aurkeztuko du.

Azkenik, ekainaren 27an, Javier Baron dantzariak Dos Voces para un baile ikuskizuna taularatuko du, Miguel Ortega eta Jose Valencia kantarien laguntzarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button