Nontzeberri

Redstone Replay jaialdia egingo dute Ondarroan

Arrigorri hondartzan dagoen Mobydick tabernan garatzen den Redstone Soluk egitarautik Redstone Replay jaialdia etorri da, zeina apirilaren 27an egingo den. Jaialdian 18:30ean hasiko da.

Jaialdian hauexek parte hartuko dute: Naroa, Larry Bird, Keu Agirretxea, Jon Gurrutxaga eta Urbil Artola, Joseba Irazoki, Joseba B. Lenoir, Petti, Mice, Jon Basaguren, Rafa Rueda eta Klag Klub; hots, 2018ko udazkeneko Redstone Soluk egitarauan parte hartu zuten musikariak.

Jaialdiaren aurkezpena atzo egin zuten Beikozini aretoan; gune horretan egingo da, hain zuzen, Redstone Replay jaialdia, apirilaren 27an, 18:30etik aurrera.

Exit mobile version