ESZENA

Shakespeare-en testuak antzezteko ikastaroa egingo du Artebik

Pere Planella Reixachek Artebin emango duen ikastaroa mistoa izango da, alegia, idazle ingelesaren testuen interpretazioa ez ezik, eszenako zuzendaritza ere ikasi ahal izango da. Hala, aktore edo zuzendari gisa parte hartu ahal izango da ikastaroan.

Ikastaroan Shakespeare-n hainbat testu landuko dituzte, tartean, Hamlet, Macbeth, Lear erregea edo Veneziako merkataria.

Irakasleari dagokionez, Pere Planella Reixach eszena-zuzendaria eta irakaslea da Bartzelonako Institut del Teatren, eta zuzendari gisa makina bat sari jaso ditu, hala nola, Zuzendaritzako sari nazionala, Kritika saria eta Ezsenako Zuzendarien Elkarteko saria.

Artebik bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button