Nontzeberri

Rap kantariek Christian Scottekin abesteko aukera daukate Donostiako Jazzaldiaren eskutik

Lehiaketan parte hartu nahi izanez gero, hip-hop proposamena egin behar da Christian Scotten oinarri instrumentaletara egokituta. Lehiaketak parte hartzeko informazio guztia Donostiako Jazzaldiaren webgunean jasotzen da.

Christian Scott New Orleansekoa da, 27 urte ditu, Grammy sarietarako izendatua egon da Rewind That diskoagatik eta jazzeko tronpeta onenen artean kokatzen dute jada. Wynton Marsalis agertu zenetik ez da izan Scottek adinako ikusmina piztu duen beste tronpeta jotzailerik. Mos Def, Prince, Glen Ballard eta Marcus Miller lankide izan ditu dagoeneko agertokian, eta izen handiko beste artista andana bat du itxarote zerrendan.

Scotten azken diskoak –Yesterday You Said Tomorrow– kritika ikusgarriak izateaz gainera, are jarraitzaile gehiago bildu dizkio tronpetista gazteari. Klasikoaren eta cool-aren arteko kate-begia da.

Betidanik jakin izan du zer nolako garrantzia izan duen jazzak XX. mendeko musikaren historian, baina, aldi berean, bere garaiko gaztea da eta beste eragin musikal batzuetara ere irekita dago.

Donostia Kulturak bidalita

Exit mobile version