ARTEA

Ramon Zabalegui artistarekin topaketa fotografikoa egingo dute Irunen

Photobook Club San Sebastián-ek antolatuta, argazki-topaketa egingo dute Ramon Zabalegui artistarekin, Irungo Mosku auzoan, larunbatean, 11:00etatik 13:00etara. Zabalegik Moskun kokatuta dagoen bere familiaren etxearen inguruko erakusketa aurkeztuko du; artista, hain justu, bertan bizi da egun. Etxe hori Zabaleguiren historia pertsonalaren lekukoa izan da, baina baita Irungo auzoaren historia artistiko eta sozialarena ere.

Zabalaguiren aburuz, “Mosku, Irungo Alde zaharra da. Edo, zehazkiago, Alde Zaharraren beheko partea. Irunek disidentzia izpiritu arrastorik ezagutu badu, ekimen errebelde eta kontzienterik egon bada, auzo honetan gertatu dela esango nuke. Gure familiaren zati baten jatorria ere bada, bertan dago gure birraitonak altxatu zuen etxea, ama eta osaba sortu ziren etxe bera, egun bizi naizen etxea. 25 urte daramatza eraiste mehatxupean”.

Azken hamar urteotan egindako lanak paratuko ditu Ramonek. “Nire auzoa” diodanean, ez dut soilik Mosku adierazi nahi, Mosku oso zehatz batez ari naiz, nire ingurune hurbilekoaz. Argazki asko etxean bertan ateriak dira; jende eta ekimen ugari hartu dituen etxe batean, baina intimitatean, azken finean”. Hartara, erakusketak ez du auzoko kronika politiko edo sozial bat osatzen.

Bidasoa inguruko bIDEhUTS kolektiboak plazaratzen dituen hainbat diskoren azalen atzean dago, besteak beste, Ramon Zabalegui (Irun, 1976). Batzuk diseinu primitiboak dira, beste, batzuk, berriz, garaikideagoak, baina guztiak nortasun handikoak. Sortzaile ez ezik, musika zale amorratua ere bada, izan ere, makina bat kontzertuen izaten da, lehenengo lerroetan, beti irrifartsu. Argazki kamerarekin ere aritzen da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button