IKUS-ENTZUN

Ramon Navarro surflaria Surfilm Festibalean izango da

Surfa ardatz duen Donostiako Surfilm Festibal jaialdiaren 13. edizioa ekainaren 24tik 28ra bitarte egingo da.

Programazioaren harira, antolatzaileek Chris Malloy-k zuzenduriko El hijo del pescador lan ikusgarria nabarmendu dute, ekainaren 27an aurkeztuko dena, Sagues auzoan. Emanaldia Ramon Navarro surflari txiletarrak egingo du, hau da, filmaren protagonistak. Navarro ezaguna da olatutzarrak hartzeagatik. Naturaren kontserbazioaren aldeko Punta de Lobos egitasmoaren buru ere bada.

Bestalde, Okendo Kultur Etxean, Surf = Civilización y Barbarie proiektu artistikoa aurkeztuko da: “Argazki, bideo eta objektuen bitartez, erakusketa horrek mundu osoko kostaldeetara eramaten gaitu bertako arazoak ezagutzeko baino, batez ere, konponbideak nola heldu ulertzeko”. Bruno Garrudo (Portugal) argazkilaria da proiektu horretan parte hartuko duen artistetako bat.

Hori da antolatzaileek orain arte iragarri dituzten edukietako batzuk. Horrekin batera, jaialdiaren kartela eta bideo ofiziala ere aurkeztu dituzte; Taishi Hirokawa eta Taro Tamai izan dira egileak, biak ala biak, artista eta surflari sutsuak.

Informazio gehiago: surfilmfestibal.com.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button