IKUS-ENTZUN

“Raketistak (1917-1980)”, emakume pilotari profesionalak ezagutzeko bidaia

Mundu mailako lehen kirolari profesional jardun zuten emakume pilotariei inguruko ikus-entzunezko harribitxia proiektatuko da ostegunean, irailak 13an, Azkue Fundazioak San Inazio bilbotar auzoan duen  Euskararen Etxean, 19:00etan.

Espainiar Estatuan nahiz Ameriketako frontoietan  jokatzen zuten emakume aurrerakoi hauek mundu mailako lehen kirolari profesionalak  izatera heldu baziren ere, sekretua bailitzan gorde da gure artean. Hartara,  1917tik 1980ra bitarte iraun zuen modalitatean “raketista” profesional gisara aritu zirenak, “ez ziren ez bat ez bi izan, ehunka emakume baizik. Eta egurrezko erraketa sendoekin eta teniseko pilotarekin hasi baziren ere, berehala hartu zuten larruzko pilota. Frontoi txikietan abiadura ikaragarrian jokatzen zuten batere babesik gabe; espektakulua ziurra zen”, aitortu dute egileek.

Ainhoa Palomok eta Jon Juanesek aurkeztuta  argazki, agiri, ilustrazio eta egunkariez gain, Agustina, Ramonita, Asteasu, Emili, Soroa eta Larramendi I ezagutzeko aukera izango duzue. Hala, bidaia honek frontoi barruan nahiz kanpoan izandako bizipenen berri emango digu, norberak bere larruan bizitakotik. “Gezurra dirudi, Soroa salbu, gainerako bost lagunek 90 urteren buelta dutenik”, gehitu dute egileek bidaiarekin gozatzeko gonbitea luzatuz.

Informazio gehiago: http://www.azkuefundazioa.eus/euskararen-etxea/jarduerak-eta-espazioak/jarduerak/jarduerak-agenda/raketistak-lehen-eta-orain-dokumentalaren-proiekzioa

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button