ARTEA

Raisa Raekallio eta Misha del Val artisten erakusketa, Bilbon

Raisa Raekallio eta Misha del Val artistek erakusketa berria paratu dute Bilboko Espacio Marzana galerian. Erakusketa zabalik egongo da uztailaren 30era arte.

Raisa Raekallio Finlandiako Kittilä udalerrian jaio zen 1978an. Misha del Val, berriz, Oviedon jaio zen 1979an. 2013an elkarlan artistikoa hasi zuten, eta harrezkeroztik, batera dihardute. Arte Ederretan lizentziatuak dira.

Bikoteak artearekiko ikuspegi komuna partekatzen dute. Pintura da haien esparru espezifikoa, eta egun, Filandiako Laponia eskualdean dagoen Sirkka hirian bizi eta lan egiten dute.

Aurten, Finlandia Kemi-ko Arte Museoan erakutsi dute haien obra. Performanceak ere egin dituzte; aurten, hain justu, Not very sure if we did it, but we take full blame and credit for it izenburuko ekintza egin dute aipatutako Kemiko arte-zentroan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button