ESZENA

Antzerki egitarau oparoa izango da Agurainen

Aguraingo Udalak antzerki-programa interesgarria ondu du, otsailean eta martxoan, Harresi Aretoan. Lehenengo hitzordua otsailaren 8an izango da: Trastada Teatro konpainiak Un loco de desatar lana taularatuko du, 19:30ean. Otsailaren 15ean, halaber, Demode Quarter taldeak EPA izenburuko ikuskizun musikala aurkeztuko du.

Bestalde, martxoaren 16an, Proyectos Personales konpainiak Lo que ocurre dentro obra. Euskarazko antzerkigintzak ere bere tokia izango du Aguraingo Harresi Aretoan: martxoaren 30ean, Hamlet obra taularatuko da. Euskaraz egindako estreinako Hamlet da Artedrama, Le Petit Théâtre de Pain eta Dejabu konpainien ekoizpena.

Ximun Fuchsen zuzendaritzapean, Xabier Mendigurenen obraren egokitzapenarekin abiatu dute lana, non gure garaiko Hamlet hau gauzatzeko Maika Etxekopar, Ainara Gurrutxaga, Miren Tirapu, Manex Fuchs, Ander Lipus, Urko Redondo eta Iñaki Ziarrusta aritutzen diren eszenatokian.

Fuchsen hitzetan, “Hamlet enigma bat da; mila idazki daude obra honi buruz eta mila teoria, baina guk gure garaietara ekarri dugu, eta galdera hau bota dugu: Hamlet, gaur egungo gaztea balitz zer kontatuko luke? Guretzat Hamlet gaur egungo euskalduna izango da. Hortaz, Hamlet, hemen eta orain”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button