BESTELAKOAK

Bilboargazkiren zazpigarren edizioa urrian hasiko da

Argazkigintza guztia ardatz duen Bilboargazki 2013 ekimenean, zenbait egile garrantzitsuren erakusketak, hitzaldiak eta argazki tailerrak programatu dira urritik aurrera.

Aurtengo edizioak, askotariko estilo eta gai jorratzen dituzten hainbat argazkilariren zortzi erakustaldi, lau hitzaldi eta hiru argazkigintza tailer jasoko ditu, horietako bat umeei bereziki zuzenduta eta teknologia digitalera egokituta.

Programaren barruan, ibilbide luzea duten artista batzuekin harreman zuzena izateko aukera eskaintzen da, Frederic Garridorekin (Espainiako Argazki Konfederazioko 2013ko Sari Nazionala) edo Teresa Ormazabalekin, eta Pedro Kareagarekin, adibidez.

Ekimenaren inaugurazioa, Los Mundos espazioan izango da urriaren 17an, TTAK-AT txalaparta taldearen emanaldiarekin eta Zhou Zhangyan argazkilariaren Cures izeneko lanekin. Urriaren 1etik 31ra bisitatu ahalko da erakusketa hau.

Honetaz gain badira beste erakusketa batzuk, adibidez, Robert Muñoz Awak, Megalítico: enigmas del silencio (una experiencia en tres dimensiones) izenekoa zabalduko du UPV/EHUko Axular Aretoan. Erakusketa 27an abiatuko da.
Teresa Ormazabalek Experimentación proposatuko du, eta natura hilak aukeratu ditu kasu honetan. Urriaren 1etik 31ra UPV-EHU-ko Erakusketa Aretoan ikusi ahal izango da.

Miriam Pradok, A vida no palacio erakutsiko du. Artista bilbotar horrek, Lisboako Pombaleko Markesaren jauregian dagoen Carpe Diem arte galerian egindako zenbait erretratu aurkezten ditu. Urriaren 1etik 31ra Café Iruñan bisitatu ahal izango da.

Beste batzuk hauek: Frederic Garridoren Nindas, Burtsa udaltegian bisitatu ahal izango da urriaren 1etik 15era; Iñaki Marquinaren Ilusiones entrópicas, FNAC-eko erakusketa aretoan egongo da urriaren 15etik azaroaren 15era; eta Emilio Muñozen Neurons Barrainkuako Udaltegian bisitatu ahal izango da urriaren 16tik 31ra.

Eta erakusketa horiekin batera, zenbait jarduera paralelorekin osatuko da programazioa, hala nola, hitzaldiak, argazkigintza tailerrak eta ikastaroak.

Tailer guztietan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago, eta www.bilboargazki.com webgunean duzue informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button