BESTELAKOAK

Pik Nik Cello Duoren musika eta Mexikoko jakiak Markinan

Marta Roma eta Iñaki Etxepare txelo jotzaileek osatzen dute Pik Nik Cello Duo. Larunbatean, martxoak 17, emanaldia emango dute Markina-Xemeingo Uhagon Kulturgunean, 19:30ean. Bikoteak poesia eta musika uztartzen ditu bere kontzertuetan. Horretaz gainera, Mexikon grabatutako bideo bat ere aurkeztuko du, eta proiekzioan herrialde horretako jakiak dastatzeko parada izango da.

Emanaldia bi zatitan banatuko da. Lehenengo zatian bikoteak bi biolontxelorentzat konposatutako Luigi Boccheriniren hiru fuga joko dituzte Miguel Hernandezen poesiarekin lagunduta.

Emanaldiaren bigarren zatian, berriz, Samuel Maynezen Mexikoko musika izango dute ardatz. Tangoak, marchatak, huapangoak eta bestelako doinuak entzun ahalko dira zenbait poeten olerkiekin jantzita, besteak beste, Beñat Etxepare eta Miguel Hernandez.

Kontzertuaren ostean, bi txelo jotzaileek Mexikon grabatu duten bideoa proiektatuko dute eta era berean, herrialde horretako jakiak jan ahal izango dituzte bertaratutakoek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button