MUSIKA

Rafael Amorrek kontzertua eskainiko du Getxon

Corazón libre edo No me llames extranjero bezalako abestien egileak Itzubaltzeta gaztetxean emango du Atlantikoaren alde honetako azken kontzertua, 21:00etan. Sarrerak 5 eurotan erosi ahal izango dira zentro sozialeko atean bertan. Ekitaldi horrekin abiatuko ditu bere 10. urteurreneko ospakizunak Koska irratiak, Uribe Kostako irrati libreak. Otsailera arte luzatuko dira bestelako ekimenak.

Rafael Amor Buenos Aireseko 62 urteko abeslariak 17 disko eta bi liburu sortu ditu. Argentinako musikan, bere belaunaldiko autore garrantzitsuenetako bat da eta bere abestiak Mercedes Sosa, Jose Larralde, Alberto Cortez, Facundo Cabral edo Los Sabandeños bezalako abeslariek kantatu dituzte.
1973an Espainiaratu zen eta bertan egin zituen bere lan gehienak, Hego Amerikako musika iraultza izatearekin batera. Transizioa deritzoten garaian bere kantak famatuak egin ziren, No me llames extranjero eta Elegía a un Tirano bereziki. Ondoren etorriko ziren El perro cojo eta Corazón libre, Mercedes Sosa eta Alberto Cortez-ekin batera grabaturikoak. Orain arteko azken diskoa 2008n grabatu zuen, El cantavidas izenekoa.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button