MUSIKA

Rafa Rueda eta Jeff Buckley “Kafea eta Galletak” emanaldian

Argazkia: Joseba Barrenetxea

Gernikako gaztetxean egin ohi duten Kafea eta Galletak musika emanaldi bikoitzean (disko entzunaldia eta kontzertua), Rafa Rueda (Mungia, 1972) musikari mungiarrak joko du. Gitarra jotzaile bizkaitarrak Jeff Buckley-ren Grace diskoa aukeratu du entzunaldirako. Emanaldia ekainaren 23an izango da; 18:00etan, disko entzunaldia, eta 19:30ean, kontzertua.

Rafa Ruedak bakarkako ibilbide luzea egin du PILT metal estiloko banda ezaguna utzi eta gero. Enaren Geometria bere azken lanean Ruedak kantautore kutsua baztertu, eta pop epikoaren alde egin du musikari trebe bezain sendoen laguntzarekin, tartean, Joseba Irazoki (gitarra) eta Arkaitz Miner (biolina eta mandolina).

Dena dela, bere diskoetan folk rocka nagusitu da, beti ere, pop rocka alderatu gabe. Horren erakusle, hasierako kontzertuetan egin ohi zituen bertsioak dira, hala nola, Elvis Costello, Prefab Spout edo The Waterboysen doinuak. “Guretzat hunkigarria eta pozgarria da Rafaren melodia perfektuaren etengabeko bilaketa”, adierazi dute Kafea eta Galletakeko kideek.

Ruedak Jeff Buckley kaliforniarraren Grace diskoa aukeratu du entzunaldirako. Estatubatuarra eragin nabarmen da bizkaitarraren jarioan. Ekainaren 23ko emanaldi hau Kafea eta Galletaken 32. izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button