MUSIKA

Rafa Berriok joko du Kafea eta Galletak ekimenean

Rafa Berrio donostiarra izango da Gernikako gaztetxean egin ohi den Kafea eta Galletak ekimenaren protagonista. Biharkoa, hilak 19, ekimenaren 29. saioa izango da.

Musikari donostiarrak Velvet Undergrounden hirugarren diskoa aukeratu du 18.00etan hasiko den disko-entzunaldirako. Izan ere, hasiera batean talde beraren White Light / White Heat aukeratu zuen, baina azkenik Velveten hirugarrena aukeratu du aipaturiko hori zaratatsuegia baita. Emanaldia, berriz, 19:00etan hasiko da.

Berriok iaz argitaratu zuen azken lana: 1971 (Warner). Lan horri esker geroz eta harrera handiagoa izaten ari da zaleen artean. Edozelan ere, donostiarrak ibilbide luzea egin du 80ko hamarkadan hasi baizen jotzen UHF taldearekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button