ESZENA

Antzerki zitak Gernikan

Hil honetan bi antzezlan interesgarri taularatuko dute Gernikao Lizeo Antzokian. Hala, ostiralean, hilak 9, Teatro Meridional & Producciones Cachivache konpainiak Negra! izenburuko lana antzeztuko du gaztelaniaz; martxoaren 23an berriz, Txintxeta Produkzioak taldeak Bodologuak obra erakutsiko du. Biak ala biak 20:30ean hasiko dira.

Teatro Meridionaleko Marina Szerezevsky aktoreak aurrera egin nahian dabiltzan hiru emakumeren nondik norakoak kontatzen ditu Negra! obran.

Euskarazko Bodologuak, halaber, Mikel Pagadi, Egoitz Lasa eta Nagore Aranburu aktoreek taularatuko dute. Gai sinesgaitzenak erantzuteko prest agertuko dira hirurak. Izan ere, pertsonaiek ezkontza batera joango dira, eta hortik abiatuta, gaurkotasun handiko hamaika gai jorratuko dituzte bakarrizketen eta solasaldien bidez, beti ere, umorez betetako pasarteak josteko.

Azkenik, martxoaren 25ean Taun Taun Teatroa konpainiak familia osoari zuzenduriko antzezlana egingo du Lizeo Antzokian, 17:00etan. Txotxongilo ikuskizuna konposizio musikal klasikoetan oinarritzen da. Honatx Batuta antzezlanaren irudi batzuk.

Gernikako kultur egitarau osoa Kultura Gernikan webgunean jasotzen da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button