Nontzeberri

“Rabba Rabba Girl!” kontzertu zikloa berriz, Bilboko Itsasmuseum aretoan

Martxoaren 8a bezalako data adierazgarrian, Rabba Rabba Girl! zikloa bueltatuko da Bilboko Itsasmuseum-era. Ekimena rock musikaren munduan dabiltzan emakume taldeak sustatzeko ez ezik, emakume talde horien sormenari bidea zabaltzeko ere jaio da.

Antolatzailek argitu zutenez, Riot Girl 1990eko mobimendu feminista estatubatuarrean du ekimenak abiapuntua. Izan ere, emakumeen rock taldeen zirkuitua sortze aldera sortutako mugimendu horrek gizonezkoen banden imitatzaile hutsen estereotipoak gainditu eta emakume taldeei ikusgarritasuna ematea izan zuen helburu, oholtza gainean ere agintea hartuz.

Zikloa geratzeko asmoz etorri da, eta Rabba Rabba Girl! “Euskal Herrian emakumeek zuzentzen dituzten taldeen edo emakumez eratutakoen musikaren programazioan erreferente bihurtzea da, batez ere gazteentzat, emakume musikari erreferenteak behar dituztelako”.

Oraingo honetan emakumezkoen bi talderekin osatuko dute kontzertu potentea: La perra Blanco eta Micky & The Buzz. Ohi bezala, kontzertuak doan, eta eguerdiko 13:00etan izango dira.

Exit mobile version