Nontzeberri

“Rabba Rabba Girl!”, emakumez osatutako rock taldeen zikloa Bilboko Itsasmuserumen

Rock musika egiten duten emakume taldeak sustatu nahi ditu Bilboko Itsasmuserumek, Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean, datorren abuztutik urrira bitartean antolatu duen Rabba Rabba Girl! kontzertu zikloan.

Zortzi emakume rock taldek joko duten hiru kontzertu iragarri dituzte antolatzaileek: abuztuaren 18an, Ramonas, Moonshakers eta Desorden; irailaren 15ean, Koko Jean & The Tonics eta Rock&Choir/ Zirzira Ahots taldeak; eta urriaren 13an, Liza Colby, Rosebud eta Kim Lenz. Hitzordu guztiak igande eguerditan izango dira Itsas Museoaren aurreko zabalgunean jarriko den agertokian.

Ekimena, rock musikaren munduan dabiltzan emakume taldeak sustatzeko ez ezik, emakume talde horien sormenari ere bidea zabaltzeko helburuz jaio da ekimena. Antolatzailek argitu dutenez,  Riot Girl 1990eko mobimendu feminista estatubatuarrean du ekimenak abiapuntua. Izan ere, emakumeen rock taldeen zirkuitua sortze aldera sortutako mugimendu horrek gizonezkoen banden imitatzaile hutsen estereotipoak gainditu eta emakume taldeei ikusgarritasuna ematea izan zuen helburu, oholtza gainean ere agintea hartuz.

Zikloa geratzeko asmoz etorri dela azaldu dute antolatzaileek. Hala, Rabba Rabba Girl! “Euskal Herrian emakumeek zuzentzen dituzten taldeen edo emakumez eratutakoen musikaren programazioan erreferente bihurtzea da, batez ere gazteentzat, emakume musikari erreferenteak behar dituztelako”.

Informazio gehiagorako, itsasmuseum.eus web atarira jo dezakezue.

Exit mobile version