ARTEA

“Zorionez baztertuak” izeneko erakusketa, Durangon ikusgai

Durangoko Arte eta Historia Museoan, Patricia Laiseka argazkilari durangarraren Zorionez baztertuak erakusketa ikusgai egongo da, azaroaren 12ra bitartean.

Zorionez baztertuak Durangoko Aramotz auzoan (“Mataderoa” izenez ezaguna) egindako argazki-lana da. Argazkilariak berak hala azaldu du: “Ikerketa-lana da, eta memoria historikoaren garrantzia aldarrikatzen du. Durangoko aldiriak ez ziren inoiz begi onez ikusi, eta badirudi orain denen ahotan daudela. Garrantzitsua iruditzen zitzaidan bere eraikuntza berezia argazkietan islatzea (eta egiten ari diren birmoldaketa-lanen aurretik egitea) eta bertako biztanleak, bizitza guztiko horiek, erretratatzea. Gaur egun bizirik dirauten negozio bakarrak jasota uztea, auzoa zer den eta zer izan zen ahaztu ez dadin.
Gainera, herriko bizilagunek, baina batez ere auzokoek, beraien burua erretratatuta ikusi eta duela urte batzuk auzoa nola zegoen ikusteko aukera dute, izan ere, artea beti partekatzen da, ez lukeelako zentzurik izango hau egin eta estudioan gorderik uztea.”

Patricia Laisekak (Durango, 1996) laborategi analogikoko tailerrak egin zituen Pati Llimona gizarte-etxean eta Nico Llaserarekin Bilbon. Gasteizko Nanoipunak lehiaketan parte hartu  zuen, testuak argazkien bidez interpretatuz, eta Bilboko Merkatarien Elkartearekin batera Arima Guitarseko Iker Rodríguez luthierrari egindako argazki-lan bat garatu zuen, Bilboko Rekalde aretoan ikusgai egon zena. 2021ean Gaztekliklak 2021/2022 argazki lehiaketa irabazi zuen eta Zorionez baztertuak erakusketa jarri zuen Amárica aretoan. Gaur egun, Gerediaga Elkartean Durangaldeko argazki-artxibo historikoa eraikitzen eta garatzen dabil lanean

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button