LITERATURA

R. M. Azkue Literatura Sariak banatu dira

Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan 2015eko Resurreccion Maria Azkue Literatur Sariak banatu dira gaur berton. Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak antolatzen dituzten sari hauen helburu nagusia idazle gazteak literatura mundura erakartzea da.

Azkue Sariek bi atal dituzte:narrazioa eta poesia; eta bakoitzak bi maila ditu: A maila, 10 eta 13 urte bitarteko gazteentzat; eta B maila, 14 eta 17 urte bitartekoentzat.

A mailako sariak, narrazioaren alorrean, honakok izan dira:
Lehen saria: Itsasoari begira. Edurne Bastida Larrea (Azpeitia); Bigarren saria: Obsesioa. Naia Aiestaran Iparragirre (Beasain). Hirugarren saria: Bizitzaren margoak. Elene Etxaniz Uribe (Ondarroa).
Olerkiaren alorrean, lehen saria: Hareazko erlojua. Naroa Muñoz Olaizola (Azpeitia); Bigarren saria: Barkamenaren hazia. June Manjarrés Castro (Oiartzun). Hirugarren saria: Haizearen xuxurla. Edurne Bastida Larrea (Azpeitia).

B mailako sariak narrazioan:
Lehen saria: Isiltasunean lagun. Olaia Gerendiain Ruiz de Gauna (Pasai Antxo). Bigarren saria: Gezurra. Maddi Aiestaran Iparragirre (Beasain). Hirugarren saria: Hitzez sortutako bidaia. Zuriñe Ruiz Muruzabal (Pasai Antxo).
Olerkiaren alorrean, lehen saria: Hitzak hots. Idoia Granizo Uribarrena (Altsasu). Bigarren saria: Tonalitate bakarra. Irene Nogueira Ureña (Legutio). Hirugarren saria: Heldutasuneranzko bidean. Saioa Ventura Iturralde (Eugi). 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button