Sin categoría

“Quitamiedos”, existentziaren gai transzendentalen ikuskizun poetikoa, Zornotzan

Kulunka teatroak Quitamiedos bere azken lana aurkeztuko du Zornotza Aretoko oholtzan datorren hilaren 8an, larunbatean, 20:15etatik aurrera.

Jose Dault, Garbiñe Insausti eta Iñaki Rikarteren zuzendaritzapean, obra poetiko bat eramango dute agertokira Jesus Barranco eta Luis Moreno antzezleek, ikus-entzuleen eta artisten arteko gertutasuna bilatu nahirik.

Quitamiedos lanak B serieko fabularen ezaugarriak ditu, eta helburu handiak ez baditu ere, ikuskizun poetikoa, dibertigarria eta hunkigarria da, baina aldi berean, alegia-kutsua duena. Hala, gure existentziaren gai transzendentalak landuko ditu: bizitza, heriotza, maitasuna, gurasotasuna, suizidioa… baina beti anekdota soilenetik, antzerki-jolasetik eta metaforatik abiatuta.

“Pertsona bat hiltzen den momentutik bere gorpua hotz gelditu eta inguruko tenperaturarekin bat egiten duen arte, topaketa bat gertatzen da: hildakoaren eta bere aingeru guardakoaren artekoa”, azaldu du zuzendariak. “Eskualdeko errepide bateko kurba batek eta istripu baten ondoren puskatua agertzen den bazter-babes batek heriotza berezi, poetiko eta desakralizatu bat antzemateko bidea ematen dute”.

Emanaldiak, hortaz, topaketa horren iraupena du, eta denbora gradu zentigradoetan neurtzen den metafora handi bat irudikatzen du.

Informazio gehiagorako joan Zornotza Aretoaren ametx.eus web atarira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu