ARTEA

“Queda mucho pasado por delante. Oroi” bildumaren erakusketa, Artiumen

Memoria du Gasteizko Artiumen xede 2019ko abuztuaren 25era bitarte ikusgai egongo den eta gaur inauguratuko den erakusketakIkuspegi humano, politiko eta kulturaletik  begirada bat proposatzen du erakusketak.  Zentroaren arte-funtsa osatzen duten ia hiru mila obren artetik ehun lanek, memoriaren edo oroimenaren berrazterketa proposatzen digu Enrique Martínez Goikoetxeak komisarioak.

Inaugurazio ekitaldia gaur ostirala 21,  18:00etan, Museoaren Adiskideentzako bisita gidatu batekin egingo da. 19:00etan: performancea egongo daZer egin hemendik atzera_in situ,  12. Proklamaren laborategiaren aurkezpenarekin bat eginez. Eta 20:00etan, erakusketaren inaugurazioa Hegoa aretoan. Irailaren 23an, igandea, 12:30etan Irailaren 26an, asteazkena, 18:30etan eta Irailaren 30ean, igandea, 12:30etan ere bisita gidatuak antolatu dira. Bisita gidatuetarako beharrezkoa da erreserba egitea.

Esposizioak  “askotariko oroitzapen irudi konplexuak jartzen digu begien aurrean; horiek eratzen gaitu gizaki gisa, hark ematen dio gorputza mintzairari, irudikapenari, eta aldi berean, baita dokumentuari eta susmoari ere”, Martinez komisarioaren arabera.

Erakusketa honetarako aukeratu diren Artium Bildumako artelanetan  hortaz, “historia, oroitzapenak eta ahanztura jorratzen dira,  modernotasunaren proiektuak eta haien nolakotasun politikoak berrikusten dira. Analisirako tresnak dira, aurrean dugun iragana eraikitzeko geruzak”, gaineratu du Martinezek.

Lau espaziotan egituratu da, bakoitzean memoriaren gaira hurbiltzeko beste hainbat ikuspegi landuz. Memoriaren egitura espazioan, memoriaren zenbait alderdiri jarriko zaio arreta. Hala ahultasuna, konplexutasuna, iragankortasuna edota alderdi emozionalarekiko lotura izango dira ardatz. Bertan Darío Urzay, Fernando Sinaga, Benjamín Palencia, Concha Pradaedota  Mirari Exhávarriren lanak egongo dira ikusgai, beste batzuen artean.

Memoria politikoa. Historiaren kontakizunak espazioan aldiz, “maiz eztabaida sortzen duten auzietarako hurbilketa proposatzen du; memoria historikorako edo ‘kontakizunaren lehia’ deritzonerako hurbilketa”. Txomin Badiola, Ibon Aranberri, Jorge Oteiza, Antoni Tàpies, Francesc Torres eta Ixone Sádaba dira espazio honetan obrak dituzten artistetako batzuk.

Hirugarren esparru baten, historiaren bertsio ofiziala eta instituzionala jartzen da ezbaian bertsio horri aurre eginez, desorekara, distortsiora, gainbehera datozen eta ikono hautsi bihurtzen diren sinboloen deskribapenean begia jarriz. Bertan, Ignasi Aballí, Elena Mendizábal, Cambalache taldea, Haroon Mirza, Fernando Sánchez Castillo eta Elena Aitzkoa artisten lanak egongo dira gozagai.

Eta azkenik, Malenkonia vs nostalgia. Litezkeenen proiekzioa espazioan,”Nora? baino gehiago noiz arte? (noiz arte izango da ura, elikagaia, energia…?)” galdetzen duen orainari eta iraganarekiko mira saihestezin eta akritiko bati malenkoniaz, kontzientziaz, sistemarekiko kritikaz, ezinegonaz eta mundua ikusteko eta munduan egoteko modu berriak bilatuz aurre egiten dio arteak” azaldu du Enrique Martínez Goikoetxeak komisarioak.

Datozen hamaika hilabete hauetan hala ere, eskaintzen digun begiradaz gain, beste hainbat jarduera-programa garatuko ditu Artium Museoak berari loturik: topaketak Artium Bildumako artistekin, hitzaldiak, zinema-emanaldiak eta irakasleentzako prestakuntza-jarduerak, besteak beste.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button