IKUS-ENTZUN

Iraganaren nostalgia

Tabakalerak antolaturiko Nazioarteko Zinegile Garaikideen Berrikustea ekimenaren barruan, gaur berton, maiatzak 11, Valeska Grisebach zuzendari alemaniarrari eskainitako zikloa abiatuko da Sehnsucht filmarekin.

“Nostalgia da film horren izenburuaren itzulpena, zuzendariaren bigarren obra. Iraganaren nostalgia, bizitza on batena, gauzak ondo zihoazen garaiarena, oraindik ezer hautsi ez zen garaiarena”.

Valeska Grisebachek Berlin, Munich eta Vienan ikasi zituen filosofia eta alemaniarra. 1993 urtean zuzendaritza ikasteari ekin zion Vienako Zinema Akademian Peter Patzak, Wolfgang Glück eta Michael Hanekerekin. Mein Stern, bere kurtso amaierako pelikulak, Torontoko Zinemaldian jaso zuen Kritikaren Sari Nagusia eta Turingo Zinemaldiko Sari Nagusia. Handik aurrera, bere karrera Europako ahots zinematografiko interesgarrienen artean kokatu da.

Aipatutako zuzendariaren ostean Valérie Massadian zuzendari frantziarrari eskainitako zikloa hasiko da. Hala, zinema frantsesaren frontwoman-a Valérie Massadian, eta bestetik, Berlingo Eskola gisa ezagutzen den zinema berri alemaniarraren izen nagusia, Valeska Grisebac ezagutzeko parada eskainiko du Tabakalerak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button