ESZENA

“Q. Quijote Clown” antzezlana aurkeztuko dute Bilbon

Etxeko txikienei zuzendutako Q. Quijote Clown aurkeztuko du Los Kixote Brothers bikoteak, apirilaren 18an eta 19an, Bilboko Campos Eliseos Antzokiko Kupula Aretoan.

Musikaz betetako eta hitzik gabeko obraren bi aktore nagusiak Ramon Merlo eta Joshean Mauleón dira; zuzendaria, berriz, Hernán Genér. Mauleónek Cirque del Soleil konpainia ospetsuaren Quidam obran parte hartu du, eta Merlo, berriz, ETB telebista kateko hainbat saio umoretsutan aritu izan da. Bi aktore horiekin batera, Rosa Valentina Sáez izango oholtzan.

Bilboko Campos Eliseos Antzokiak jakinarazi duenez, “umore teatral, zinematografiko eta telebisiboaren iturrietatik edaten duten zenbait eszena komikoren bitartez, Alonso Quijano On Kixoteren nondik norakoak gogora ekartzen dituen antzezlana da, ezustekoz betea, magikoa eta liluragarria”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button