IKUS-ENTZUN

“Pura Vida” filma euskaraz zinema aretoetan

Iñaki Ochoa de Olza alpinista handiaren bizitza biltzen duen Pura Vida lana, urriaren 19an estreinatuko da zinema aretoetan eta euskaraz ikusteko aukera izango da Zinema Euskaraz ekimenari esker, astelehenean, urriak 22, arratsaldeko 20.00etan Gasteizko Florida Zinemetan. Urriaren 23 eta 24an, Bilboko Gólem Alhóndigan 20:30ean euskaraz ikusteko aukera ere izango da.

Pura Vidak hauxe laburbiltzen du: Annapurna mendiaren hegoaldean, Iñaki Ochoa de Olza eskalatzailea ondoezik sentitzen da 7.400 metroko garaieran Hurrengo lau egunetan zehar, hamar herrialdeetako hainbat eskalatzaile bizirik erreskatatzen saiatzen dira, baina azkenik Iñaki zendu zen.

Migueltxo Molina eta Pablo Irabururen dokumentalak Donostiako Zinemaldiaren 60. edizioaren Serbitzu Saria jaso zuen euskal ekoizpenik onena izateagatik eta bere estreinako lehenengo astean 5.000 ikusle baino gehiago izan ditu Nafarroan eta Katalunian.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button