IKUS-ENTZUN

“Punto de Vista” jaialdiko Sail Ofiziala prest dago

Aurtengo Punto de Vista jaialdiko Sail Ofiziala 18 herrialdetako 30 filmek osatuko dute. Jaialdia  martxoaren 11tik 16ra bitartean egingo da Iruñean, eta Sail Ofizialeko 30 filmetatik 29 lehiatuko dira epaimahai ofizialak emango dituen hiru sariak lortzeko.

Aurtengoa ediziorik nazioartekoena izango da, izan ere, herrialde askotatik jaso dira lanak: Kanada, Txile, Argentina, Alemania, Ingalaterra, AEBak, Irlanda, Indonesia, Belgika, Zambia, Frantzia, Dominikar Errepublika, Uzbekistan, Mexiko, Iran, Espainia, Portugal eta India.

Antolatzaileek adierazi duten moduan, “Sail Ofizialean, hamar programatan bilduko dira ikus-entzunezko hizkuntza garaikideen eta abangoardiakoen askotarikotasuna esploratzen duten filmak, hainbat gairen inguruan: memoriaren eraikuntza, soinuaren esplorazioa, amatasunaren eta sorkuntza garaikidearen arteko erlazioa, edo erretratuaren kontzeptua, besteak beste”.

Sail Ofizialean gainera  zinemagile handiak bilduko dira, hala nola Deborah Stratman, Robert Beavers, Eduardo Williams, Luke Fowler eta Ute Aurand.
Punto de Vista Sari Nagusiak  10.000 euroko saria emango dio film onenari. Beste sariak honakok dira: Film Labur Onenaren Saria, 3.000 euro; Ikusleen Sari Berezia film onenari, 1.650 euro; eta Gazteen Saria film onenari, 1.500 euro.

Sail Ofizialeko filmak eta bestelako datuak: Punto de Vista.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button