IKUS-ENTZUN

“Punto de Vista” jaialdiaren hamahirugarren edizioa gaurtik aurrera, Iruñean

Punto de Vista jaialdiaren hamahirugarren edizioa martxoaren 11tik 16ra bitartean izango da Iruñean.

Aurtengo proposamenak atal ezberdin askorekin osatu da, eta hala, jaialdia zazpi atal nagusitan banatuta antolatu da: Sail Ofiziala, mundu osoko herrialdeetatik inskribatu diren 1.160 film baino gehiago barne hartuko dituena; Atzera Begirakoak, abangoardiaren nahitaezko izenak diren Marcia Hafif eta Jonathan Schwartz artistak aztergai; Dokbizia, erreala denarekin nolako harremanak dituzten azaltzeko hainbat diziplinatako artistak bilduko dituen topaketa; Punto de Vista Labs, jakintza-trukea eta sormen kolektiboa lantzeko esparruak; Foku Garaikideak, nazioarteko zinegile garrantzitsuenetako batzuei buruzko gai bakarreko saioak; Saio Bereziak, X Films gisako programak, Euskadiko eta Nafarroako zinegileen arteko Paisaia topaketa edota Planetarioan antolatutako filmen zikloa tarteko dituztenak; eta azkenik, Hezkuntza Programa, jaialdia publiko berriei irekitzeko hazten jarraitu duena

Bihar, martxoak 12, tokiko artistek ekoitzitako lana izango da protagonista nagusia, eta Paisaia sailean bildutako azkenaldiko lanak ikusteko aukera izango da, tartean, Ikusleak, Jesus Maria Palaciosena; 592 metroz goiti, Maddi Barberena; Ancora Lucciole, Maria Elorzarena; eta Amor Siempre, Maider Fernandez Iriarterena.

Aurten, Kaliforniako Pomono herrian jaiotako Marcia Hafif (1929-2018) artista plastikoari buruzko atzera begirakoak egungo pintura monokromatikoaren erakusgarri nagusietakotzat jotzen den nazioarteko izen handiko artista honen lana izango du aztergai.
Azkenik, saio bereziak izango dira, eta John Price eta Robert Beaversen azken filmak pantailaratuko dira.

Aste osoan garatuko den programazioa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button