ESZENA

“Klownaldia”, klownen inbasioa Donostian

Uztailaren 13tik 21era bitarte, klown diziplinari buruzko Klownaldia izenburuko jardunaldiak egingo dituzte Donostiako Guardetxean. Jardunaldien lehenengo edizio honek hiru tailer bilduko ditu, besteak beste.

Ekimenak topaketa, elkartrukatze eta ikaskuntzarako gunea izan nahi du, eta klown munduan interesa duen orori zuzenduta dago. Tailerrez gain, antzezlanak, hitzaldiak, argazki erakusketak eta dokumentalen proiekzioak ere izango dira.

Hala, asteburuan lau ikuskizun izango dira: uztailaren 13an, Angi Amayak Metamorfia taularatuko du gaztelaniaz 21:00etan, eta Pierre Vissler-ek No Future, euskaraz, 21:30ean.

Uztailaren 14an, Gaizka Chamizo Mendikotek eta Ainara Sagüés Zabalzak Casting Cerrado antzeztuko dute, 21:00etan, eta Personal Trainer konpainiak ¡En Forma!, 21:30ean. Biak ala biak gaztelaniaz.

Ikuskizun horiekin batera, ”3 Begirada, 3 Helburu eta Elkartasunezko zirkoaren 3 Historia” izeneko argazki erakusketa izango da ikusgai.

Egitarau osoa: guardetxeabandabat.org

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button