BERTSOTAN

Punta-puntako bertsolariak oholtzan gainean, “Bertsoaroa 2019” jaialdian

Bihar Iruñean abiatuko den Bertsoaroa 2019 ekimena, azaroaren 5etik 26ra garatuko da hainbat tokitan, hala nola,  Nafarroako Antzerki Eskolan, eta Kondestable, Juslarrocha eta Sanduzelaiko Civivoxetan.

Biharko hitzordua Nafarroako Antzerki Eskolan izango da, 19:30ean. Bertso jaialdi batek 2019ko Bertsoaroari hasiera emango dio, eta horretarako, Julio Soto, Amets Arzallus, Unai Iturriaga, Uxue Alberdi, Alazne Untxalo eta Joanes Illarregi bilduko dira kantuka. Ikusten denez, bertsolari nafarrekin batera, Lapurdi, Bizkaia eta Gipuzkoako bertsolariak izango dira kantuan.

Ostegunean, azaroak 7, eta Kondestable Civivoxeko Patioan, Miren Amurizak eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariak flamenkoa eta bertsoa uztartuko dituen Gorria ikusgarria egingo dute. “Bertsolari baten eta flamenko dantzari baten arteko elkarrizketa artistikoa du oinarri emanaldiak. Muin berbera dute adierazpide biek, bat-batekotasuna, eta bertan egin dute topo sortzaileek.”

Datozen asteetan hainbat ikusgarri eta hitzordu interesgarri burutuko dira bertsoaren inguruan. Azaroaren  12an, Bertsoaren Harria. Hizlaria Koldo Izagirre izango da. Hurrengo egunean, Saioa Alkaizak eta Haritz Mujikak Bertso Jasa, Bat-Bateko Jolasa saioa egingo dute. Azaroaren 16an, Haurrentzako bertso antzerkia programatu da Urpekakariak emanaldiarekin. Azaroaren 19an, bertso musikatuak entzungo dira Auskalo Zeinek Jarriak saioarekin, Eñaut Agirre, Unai Agirre eta Imanol Kamioren eskutik.
Gazteen Bertso Saioa ez da faltako, eta azaroak 21an, 19:30ean, Xabat Illarregi, Ekhiñe Zapiain, Irati Alcantarilla, Maialen Akizu, Haritz Mujika eta Ibai Amillategi bilduko dira Kondestable Civivoxeko patioan.

Azkenik, azaroaren 26an, Nafarroako Antzerki Eskolan, Bertso Jaialdia antolatu da Andoni Egaña, Sustrai Colina, Alaia Martin, Eneko Lazkoz, Maddi Ane Txoperena eta Iker Gorosterrazu bertsolariekin.

Datu gehiago eskuratzeko, egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu