MUSIKA

Punk, rock, psikodelia, pop, jazz eta blues doinuak, Iruñeko “Pim Pam Ville” jaialdian

Indartsu hasiko da Iruñeko ikasturte berriaren musika eskaintza Pim Pam Ville musika jaialdiaren eskutik. Hirugarren edizioa izango den honetan, punk, rock,  psikodelia, pop, jazz eta blues doinuz beteta, bertoko zein atzerriko taldeak arituko dira datorren irailaren 7an, larunbatarekin, Burgoen plazan.

Egun osoan zehar, 12:45etatik aurrera, oholtzara igoko dira Nickel&Rose amerikarrak, aski ezagunak diren Joseba Irazoki eta Lagunak euren rock-folk progresibo eta dosi lisergiko tropikal bikainaz;  Detroiteko garage-rock eta country-folka dakarren Craig Brown Band taldea; Iruñatik Kokoshcaren psikoldelia eta Jon Ulecia & Cantina Bizarroren underground doinu elektrikoak; Manilatik The Mani-Las erritmo frenetikoarekin, punk-jarrera eta melodiekin; The Kids 77ko punk mito bizia, Anberestik, edota garai guztietako garage-banda onenetako bat: The Fleshtone, nortasun handiko Peter Zaremba eta Keith Streng gitarra-jotzaile handia buru dituela.
Dibertsioa eta rock & rolla xahutuko diren jaialdia prest duzue.

Informazio osoa iruñeakulturada web atarian daukazue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button