MUSIKA

Punk-rock eztanda, Txerrimuño Baserriaren 35. urteurrena ospatzeko

Lezoko Txerrimuño Baserri okupatuaren 35 urteurrenaren harira, punk-rock kontzertu bikaina ondu dute larunbatean, 22:00etatik aurrera: Nuevo Catecismo Católico, 30% eta Bamms.

Donostiako Nuevo Catecismo Católico ibilbide luzeko taldea da,  1993an argitaratu zuen estreinako lan homonimoa. Harrezkeroztik, zazpi disko gehiago plazaratu dituzte gipuzkoarrek. Oraintsu, 1996an kaleratutako Aún no habéis visto nada lanaren berrargitalpena merkaturatu du Castello hiriko No Tomorrow zigiluak.

30%, bestalde, Andoiango hardcore-punk talde mitikoa da, eta Bamms, azkenik, Hernaniko taldea da. Taldekideen artean hainbat punk-rock taldetako musikariak daude, eta punk-rock eta power-pop estiloak uztartzen dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button