MUSIKA

Punk-rock eta hardcore zaparrada, Bermeon

Asteburuan, punk-rock, hardcore eta antzeko estilo oldarkorrak entzungo dira Bermeon egingo den New Blood Weekend jaialdian. Euskal Herriko, estatuko eta atzerriko hamaika taldek parte hartuko dute jaialdian.

Hala, gaur bertan, Nuntxaku Zentro Sozialean, hauexek arituko dira, 22:00etatik aurrera: Puro Odio (black metal eta punk, Bermeo); Satelite (post-punk, Madrid), Arrotzak (punk melodikoa eta iluna, Donostia); eta, azkenik, Cuero (rock & roll, skinhead eta punk).

Larunbatean, halaber, ondoko taldeek joko dute Nuntxaku Zentro Sozialean: Motorastola (heavy metal eta punk, Bilbo); Sudor (D-beat, Madrid); Ultra (hardcore, Bartzelona); Permission (punk azkarra eta basatia, Londres) eta La URSS (punk melodikoa, Andaluzia).

Amaitzeko, igandeko kontzertuak Beleza Malandra gunean egingo dira, 13:00etan. Bi taldek kiskaliko dute lokala: Appraise (Bartzelona) eta Cutting Through (Portland, AEB). Bi taldeak straight edge filosofiaren jarraitzaile dira, eta indar handiko hardcore klasikoa jorratzen dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button