BESTELAKOAK

“PUMPK”, Iruñeko auto-edizio jaialdia

Asteburu honetan PUMPK Iruñeko auto-edizio jaialdiaren bigarren edizioa egingo da Jazar lokalean. Bi egunetan, gaur eta bihar, askotariko jarduerak izango dira, betiere, do it yourself filosofiari jarriki: fantzineak, tailerrak, mahai-inguruak, kontzertuak…

Gaur bertan, musika eta auto-edizioari buruzko mahai-ingurua izango da, 18:00etan. Hauexek parte hartuko dute: Angel Ayechu (Cantabric Records), Hans Kruger (Montreal Studios), Luis Gomez (Black Izar) eta  Jaime Cristobal (Popcasting). Borja Alcate moderatzaile arituko da. Ordu berean, Flip-book tailerra ere izango da. Gero, gauean, 21:00etan, kontzertuak izango dira: Kabbalah (Iruñea), Meconio (Bartzelona) eta  N.I.T. (Bartzelona).

Larunbatean, jardunaldia 10:30ean hasiko da, umeei zuzendutako lankidetza-marrazkigintzari buruzko tailerrarekin. Gero, Irratiei buruzko mahai-ingurua; ilustratzaile txikien arteko bataila eta kontzertua, Niebla Fascista (Bilbo) taldearen eskutik. Arratsaldean, halaber, komikiari buruzko mahai-ingurua; serigrafia; Pechakucha Pumpk Edition eta kontzertuak: Kaskezur (Nafarroa), Taladro (Bartzelona) eta Somos Trinidad (Iruñea). Azkenik, afterparty, Bergmann disko-jartzailearekin.

Horretaz gainera, fantzine eta bestelako produktu autoeditatuen feria izango da ikusgai; animaziozko film laburren emanaldiak eta fantzine kolektiboak egiteko aukera.

Informazio guztia: pumpkfestival.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button