ESZENA

“Publikoari gorroto” antzezlana taularatuko da Beran

Izenburu probokatzaile bezain iradokitzailedun Publikoari gorroto obra aurkeztuko du Huts Teatrok, bihar, ekainak 21, Berako Kultur Etxean, 22:00etan. Ander Lipus, Iñaki Ziarrusta eta Miren Tirapu aktoreek taularatuko dute obra, eta Manex Fuchs-ek zuzendu, Asier Mendigurenen testua oinarritzat hartuta. Horretaz gainera, Artedramaren magalean jaio den Huts Teatro taldearen lehendabiziko antzezlana da, eta dagoeneko, Euskal Herriko makina bat txokotan aurkeztu da.

Obraren webgunean jasotzen denez, Teatroari buruzko hausnarketa jostalaria da Publikoari gorroto. “Publikoarekiko keinuz eta umorez; pixkanaka, ordea, arimaren barrunbe ilunenak joango dira agertzen: krudelkeria, bortxa, botere-harremanak… giza izatearen amildegi ertzera iristeraino”.

Aktore batek eta bi ikuslek antzeztua, Antonin Artaud dramaturgoaren eragina agertzen du testuak. Haatik, obra hau ez da meta-antzerkia, zerbait izatekotan “ekintza teatrala” da, “krudela zer den ikus eta entzun dezagun”. Horretarako baliabide gutxi izango dituzte aktoreek, tartean, maskara bat eta margoak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button