ARTEA

Protestatik abiatuta, arte-munduaren gozamenerako zubia

Angel Presencioren Gaur kexati nabil! erakusketa dago ikusgai Iruñeko Ziudadelako Bolborategian. Bertan egongo da azaroaren 10era bitarte eta arte-esparruko hainbat deialdietarako artista horrek sortu dituen saiakera eta bizipen horiei emandako erantzun plastikoak bildu ditu bertan: “Probientzietako meta-margolanak dira”, artistaren aburuz.

Angel Presencio artista plastikoa, bere bizipenak islatzen saiatzen den margolaria da, “protestatik, ongi egindako margolanek sortutako gozamenera”, erakusketako antolatzaileen iritziz.

Hala da oraingoan ere, eta Richard Avedok Pirelli-ren egutegirako egindako argazkiak olio-pinturan birsortuko ditu. Hartara, lan honetako sormen-prozesuan, “autoa matrikularekin eta kristaletako distirez jolasean hasiko da; eta modeloek, olio-pinturara igarotzean hura jango dute”. Eraldaketa hori da artistaren ohiko zigilu pertsonala.

Angel Presenciok marrazketa-ikasketak egin zituen Iruñeko Arte eta Lanbide Eskolan, eta Arte Ederretako lizentziatura, Bilbon. Bere formazioa osatu zuen, gainera, Londreseko Wimbledon Arte Eskolan. Banakako erakusketak egin ditu Iruñean eta Madrilen, eta taldekakoak ere Espainiako hainbat hiritan.

Erakusketaren ordutegiak eta informazio guztia, Iruñakulturada webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button