ESZENA

Proposamen eszeniko desafiatzaile eta hunkigarriak

Asteburu honetan, azaroaren 25etik 27ra bitartean, inTACTO eszena garaikidearen jaialdiaren seigarren edizioa egingo Gasteizeko Artium museoan. Abangoardiaren barruko eremutan mugitzen diren taldeen proposamen eszeniko original, intimo, desafiatzaile, hunkigarri eta probokatzaileak eskainiko dira.

Lehen eguneko zita, azaroaren 25ean izango da, 19:00etan, Tripak taldearen Aitaren Larrua izeneko obrarekin. 20:00etan, Barbara Sanchez-en Somewhat Paler ikusteko parada egongo da; eta geroago, 21:30ean, Awful things can happen at any time lana Mingbeast taldearekin.

Larunbateko programazioan honako lanak ikusi ahalko dira: Blind Cinema (Britt Hatzius, Belgika); Lo que queda (Los Bárbaros, Madril); #Los Micrófonos (Jorge Dutor & Guillem Mont de Palol, Katalunia) ; eta History History History (Deborah Pearson, Kanada).

Igandean, honako obrak eta honako taldeak izango dira ardatz: Blind Cinema (Britt Hatzius, Belgika); Lo que queda (Los Bárbaros, Madril);  Idiot-Syncracy (Igor&Moreno , Euskadi-Italia); eta La banda del fin del mundo (Los Corderos, Katalunia).

inTACTO jaialdiaren gaineko xehetasun guztiak, hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button