BESTELAKOAK

“Aniztasunaren Festa” larunbatean, Iruñean

Gure jatorria edozein izanik ere, hiritar guztien eskubide, aukera eta betebehar berdinak aldarrikatu nahi dituen aurtengo Aniztasun Eguna-11 Kolore Fest Iruñea, datorren irailaren 19an ospatuko da. Ijito herriari omenaldia eta errefuxiatuei egin nahi zaien ongi etorria izango dira aurtengo ardatzak.

Ekimenean EH 11 Kolore, Alde Zaharreko eta San Zernin auzoko bizilagun elkartea, Paris 365, Aldezar aisialdi taldea, Kalekalde, Etxebakoitz Bizirik, Alde Zaharreko Gazte Asanblada, Nafarroako SOS Arrazakeria, Burubeltz Konpartsa, Iruñeako Peñak, Jarauta kaleko tabernariak eta Iruñerriko jatorri ezberdinetako hamaika elkartek hartu dute parte, guztion elkarlanez Gora Aniztasuna! egun batez gure herriaren aniztasuna gozatu eta aldarrikatzeko.

Ekitaldi nagusia 11 Danbor Martxa izango da, kalejira koloretsua, aldarrikapenez eta zalapartaz josia izango dena. Danborrek, munduko oihalek, folklore jantziek eta munduko musikek osatuko dute martxa hau, jatorri eta kultura ezberdinetako hiritarrak gonbidatu nahi dituena.

Baina, Zirika Zirkus, batukadak, zanpanzar, pailazoak, kultura ezberdinetako gastronomia, flamenkoa, musika eta dantza emanaldiak ere ez dira faltako.

Begiratu hemen, denetarik dago!!!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button