BESTELAKOAK

“Proklama” egitarauaren performance tailerrak eta topaketak, Artiumen

Bihar emango zaio hasiera Proklamaren 12.edizioari, João Fiadeirok zuzendutako Edo zer egin hemendik atzera performancearekin, Gasteizko Hegoalde Gizarte Etxean, 20:00etan. Sarrerak salgai daude interneten eta Vitoria-Gasteizko udal antzoki sarearen ohiko salguneetan.

Programazioari jarraituz, Edo zer egin hemendik atzera_in situ laborategiko parte-hartzaileen aurkezpena egingo da, Artium Museoko Plaza aretoan.  Irailaren 21ean, 19.00etan izango da. Leku berean, baina  biharamunean, 18:00etan, Erabaki baten anatomia: denbora errealeko konposizioa liburuaren aurkezpena eta ondoren João Fiadeirore egilearekin elkarrizketa solasaldia egongo da.

Eta egun barean, baina Ekialde-Goikoa aretoan, 20:00etan, Luciana Chieregati, Ibon Salvador eta Carolina Camposen Hondartza performancea izango da ikusgai. Hiru jarduerak doako sarrerarekin.

Proklama Artium Museoaren eta AZALAren arteko lankidetza-programa da. Informazio  gehiagorako jo artiuim.org webguneko jardueren atalera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button