IKUS-ENTZUN

Proiekzioak, hitzaldiak eta zinema, San Telmo Museoan

San Telmo Museoak Donostiako Zinemaldiarekin lotutako programazio berezia eskainiko du irailaren bigarren hamabostaldi honetan, 19tik 29ra.

Aurten, Zinema-Noema laugarren edizioa egingo da; Joseph Losey-ren atzera begirako bat; bai eta Alberto GarcíaAlix eta Alfred Hitchcock-i buruzko dokumental bana. Azken horrekin lotuta, Hitchcock, suspensetik harago erakusketa ere ikusgai dago oraindik.

Irailaren 19tik 21era izango dira filosofia eta zinema uztartzen dituen Zinema-Noema jardunaldiak. Aurtengo gaia Etorkizuna aurreikusi izango da, eta lelo horren azpian hiru hitzaldi antolatu dira: Irailaren 19an, Anticipar el futuro: ¿Queda lugar para la utopía? Marisol de Mora Charles, Fernando Savater eta Jose Luis Villacañas adituekin. Hurrengo egunean, irailak 20, Etorkizuna aurreikusi: Ba al dago kulturan etorkizunik? Olatz Gonzalez, Kepa Matxain, Ane Rodriguez eta Josemi Beltranekin; eta azken egunean, irailak 21, Anticipar el futuro: ¿Para qué sirven los servicios de inteligencia?, Jose Miguel Palacios, Mª Victoria Campos eta Fernando Velasco adituekin.

Zinemaldiaren programazioaren barne, irailaren 23an, De donde no se vuelve (Alberto Garcia-Alix) dokumentala proiektatuko da eta, ondoren, Garcia Alixek eta Nicolas Combarrok solasaldia egingo dute. Gaur zortzi, hilaren 25ean, Hitchcock izango da proiekzioaren protagonista, Alfred Hitchcock, la acción sin límites izeneko dokumentalarekin.

Gainera,  Joseph Losey zinema zuzendari britainiarraren inguruko atzera begirakoa ere antolatu da, eta hainbat proiekzio egingo dira San Telmo Museoan: Stranger On The Prowl, Figures in the Landscape, King and Country, eta A Romantic English Woman

Informazio xeheagoa aurki dezakezue museoaren webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button