ARTEA

Proiektu artistikoetarako deialdiak

EHUko Arte Ederretako ikasleentzat, hainbat proiektu artistikoetarako deialdiak zabaldu dira Eibarren, Bizkaia Aretoan eta Bilbao Art District eremuan.

Eibarren, herri horretako erabili gabeko espazio industrialetan ekintza artistiko, erakusketa edota bestelako proiektuak proposatzeko, ideia lehiaketa bat zabaldu da. Ideiak aurkezteko epea, apirilaren 15ean amaituko da. 3.500€ bideratuko dira horretarako.

Bilboko Bizkaia Aretoko beiraterietan eta inguruetan, interbentzio artistikoak bideratzeko lehiaketa bat ere antolatu da. 2.000€ daude horretarako, eta proposamenak, apirilaren 4a baino lehenago aurkeztu beharko dira.

Bilbao Art Districten kasuan, kalerako proposamen edota ekintza artistikoak egiteko ideia lehiaketa bat ere abiatu da. Ekitaldiak maiatzaren 2 eta 3an izango lirateke, eta 2.000€ bideratuko dira horretarako. Proposamenak apirilaren 4a baino lehenago bidali beharko dira.

Informazioa Ehusferan daukazue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button