ARTEA

“Proiektu Artistikoak” onartzeko deialdia, Montehermoson

Sorkuntza artistiko garaikidea sustatu, bultzatu eta ezagutzera emateko asmoz, Montehermoso kulturuneak aurtengo Proiektu Artistikoak onartzeko deialdia zabaldu du. Apirilaren 8ra artekoa izango da proiektuak aurkezteko epea.
Banakako lanak nahiz talde-lanak aurkezteko aukera eman nahi zaie artista lokalei, arte eta kultura garaikidea sustatzen duten ekintzen bitartez, eta horiek herritarrengana hurbilduz.

Arte eta kultura garaikidea sustatzen duten ekintzak onartuko dira, eta guztira hiru proiektu artistiko eta ikus-entzunezko proiektu bat aukeratuko dira, betiko lez, behin burututa jendaurrean erakusteko.

Hala, irailetik datorren urteko ekainera bitartean Montehermoso kulturuneak adierazi duen bezala, “aurkeztuko diren sorkuntza artistikoaren alorreko gehienez hiru proiektu hautatzea du xede deialdi honek. Proiektuek argitaratu gabeak izan beharko dute, eta Montehermoso kulturunean aurkeztu beharko dira”.

Hautatzen den proiektuetako bakoitzerako gutxienez 4000 euro emango dira, eta gehienez 6000 euro.

Informazio guztia eta oinarriak, hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button