Nontzeberri

Proiektu artistikoak garatzeko laguntzak, Irunen

Irunen artistentzako laguntzak programatu dituzte “proiektu artistiko baten garapenari eta ekoizpenari laguntzeko”. Aipatutako proiektuaren gaia “mugimendu migratzaileei buruzkoa izango da, aniztasunaren eta kulturaren zein hizkuntzaren trukaketako dimentsio sozialean”, eta  azaroaren 15a baino lehen egin beharko da Irun hirian. 6.800 €ko hiru beka emango dira, proiektu artistikoaren proiektua prestatzeko eta abian jartzeko xedez.

Gai zehatu aldera, bertako udalak honelako deskribapena egin du: “Planteatzen da arte garaikidea erabiltzea globalizazio prozesuetan txertatutako mugimendu horiek eta hiriko idiosinkrasia eratzeko orduan duten eragina aztertzeko elementu gisa, bai eta memoria historikoan utzi duten aztarna aztertzeko ere. Laguntza horiek tresna gisa erabiliko dira gogoeta sozialerako eta Irungo eraldakuntza soziodemokratikoari, ekonomikoari eta esparruarenari berari balioa emateko”.

Parte hartuko dutenak edozein hiritartasuneko pertsona artistiko eta sortzaileak izan daitezke, edo artista batek baino gehiagok parte hartu ahal dute. Aurkezten diren proiektuak jatorrizkoak izango dira, eta ez aurretik eginak edo argitaratuak. Lehenago beste sorkuntzari, ekoizpenari eta ikerketa artistikoari begira egindako deialdietan aurkeztutako lanak ez dira onartuko.
Artista aukeratzea Irungo Udalak izendatutako epaimahai baten ardurapean egingo da.

Bete beharreko baldintza guztiak hemen begiratu ahal dituzue.

Exit mobile version