ESZENA

“Dantza eta Antzerki Laburren Jaialdia”, Durangoko Azokaren barruan

Aurten lehenengo aldiz Dantza eta Antzerki Laburren Jaialdia antolatuko du Durangoko Azokako 54. edizioak. Szenatokia ekimenak 10 konpainia eta 30 emanaldi bilduko ditu egunotan.

San Agustin Kulturguneko Szenatokiak, lau egunez, Dantza eta Antzerki Laburren Jaialdia hartuko du, bai eta Kukai dantza taldearen Erritu lana ere. Kukai taldearen Erritu ikuskizuna abenduaren 6an izango da, 19:00etatik aurrera. Jon Mayak gidatutako taldearen arabera “norberaren bidaia, bilaketa, prozesua, eraldaketa, garapena… Norberaren Erritua. Intimoa eta konpartitua. Kolektibotik norbanakora eta norbanakotik kolektibora. Zentzuen bidaia bat, kantuaren, dantzaren era bizipen bidetik. Erritu bat guztiontzat”.

Larunbat eta igandean, abenduaren 7an eta 8an hain zuzen ere, lehenengo aldiz Dantza eta Antzerki Laburren Jaialdia egingo da, Euskal Herriko 10 konpainiaren eskutik. Bi egunetan, 30 emanaldi baino gehiago egingo dituzte. Tartean, Cia Paganini, Haatik, Abarka, eta Goitibera taldeak daude. Gilkitxarok ere parte hartuko du eta lan berria estreinatuko du gainera, abenduaren 7an, 13:30ean: ETAren agiri bulegoa (Dena ez da ETA). Lana honetan datza: Petral Bilbao ETAren agiri bulegoko langilea da: ETAren zigiluak banaketa da bere eginkizun bortitza. Makal Xiberu bulegora joan da, eginkizun sekretu batekin. Petralek, ordea, arnasa hartzeko denborarik eman gabe, eta bestea ezustean harrapatu, Makali ETAren agiria lortzeko probak ezarriko dizkio.

Ane Zabala egileak hala kontatu digu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button