IKUS-ENTZUN

Printze eta printzesak gaur egun

Ado Arrieta zinegilearen Belle Dormant filma aurkeztuko du gaur Bilboko Fas zineklubak, El Carmen aretoan, 19:45ean. Zuzendariak berak aurkeztuko du filma.

Ado Arriettak (Adolfo Arrieta) Grimm anaien bertsio ausarta erakutsiko du, eta bertan nahastuko ditu egunerokoa eta fantasia, baina oso modu berezian eta ohiko topikoetatik urrunduz, izan ere, printze eta printzesak egon badaude nahiz eta harrigarria izan.
Filmean, zuzendariak betiko ipuinen osagarriak erabili ditu: abentura, umore ironikoa, erromantizismoa, …. Eta gainera, maitagarriak, aingeruak eta abar ere topatuko dituzue Arrietaren mundu magikoan.

Fas zineklubaren arabera, “aktoreen lan burutsu eta bikainari esker ipuin ezagun honetan gu murgiltzea lortuko du, ustekabean harrapatuz. Adierazkortasuna eta horren eza elkartuko dira aktoreen lanean filmari zentzua emateko. Beraz, ibil gaitezen erlaxaturik Arrietaren proposamenaren bidetik, XXI. mendeko ipuin bitxi honen arkitektura ezagutzeko. Lan aparta!”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button