IKUS-ENTZUN

Euskal Zinemaren Astea, Gasteizen

Atzo hasi zen Gasteizen, Euskal Zinemaren Astearen 34. edizioa. Betiko lez, egitasmoaren helburua bertoko filmak ikustea, eta ikus-entzunezko ekoizpenari laguntzea da.

Aurten, otsailaren 26tik martxoaren 3ra, Vital Fundazioa Aretoan ikusiko dira makina bat lan. “Lan horietan euren talentua erakusten dute Euskadiko profesionalek, eta, kasu batzuetan, sari nazional eta nazioarteko ospetsuenetara aurkezteko aukera ere izan dute”.

Atzoko saioan Zacarías eta Abracadabra lanak pantailaratu ziren. Gaur, otsailak 27, Tarde para el recreo eta La higuera de los bastardos filmak ikusteko parada egongo da.
Bihar, Nunca pasa nada eta El guardián invisible filmak izango dira protagonistak.
Martxoaren 1ean, euskarazko filmak izango dira nagusi Areka eta Handia sarituaren bidez.
Martxoaren 2an, Aprieta pero raramente ahoga eta Plan de fuga filmak emango dira, eta azkenik, 3an, amaiera ekitaldiarekin batera, For the good times lana ikusi ahalko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button