IKUS-ENTZUN

PreZinebin “Arriya”

FAS Zineklubak Arriya euskal luzemetraia aurkeztuko du PreZinebiren barruan, bihar, azaroak 8, 20.00etan. Alberto Gorritiberea zuzendaria, Begoña Maestre antzezlearekin, José Mª Lara ekoizlearekin eta Gaizka Bourgeaud argazki zuzendariarekin egongo da bertan.

Hala dio sinopsiak: Euskal Herriko mugako herri batean, bi familia apustu batean murgilduta bizi dira. Eta erronka horrek eramanik, hiru gazte maiteminduren bizitzek topo egingo dute; beren gizartearen inertziaren kontra borroka egin ezinik; beren bizitzan denbora joaten uzten… ihesbiderik eta amaierarik gabeko borroka.

Malagako Zine Jaialdian bost sari eskuratu zituen: antzeztaldeko emakumezkoen aktorea (Begoña Maestre), jantzi-diseinua (Saioa Lara), argazkilaritza (Gaizka Bourgeaud) eta soinu banda (Bingen Mendizabal) eta Opera Prima onena.

Emanaldiaren ostean, Iñigo Muguruzak eta sortu duen Lurra musika talde berriko kideek oso proposamen bitxia eskainiko dute, soinu anitzen eta musika atmosfera desberdinen fusiotik sortutakoa. Taldea Iñigo Muguruza (gitarra akustikoa eta koroak), Carlos Zubikoa (baxua eta koroak), Ane Garcia (ahots nagusia)eta Ander Larrañaga (perkusioa) musikariek osatzen dute.

Emanaldia zein kontzertua asteartean, azaroaren 8an, eskainiko dira, Bilboko Zabalgunea Eraikinean, 19:45etan filma eta 22:00etan kontzertua, hain zuzen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button